Lanpetuta ibili gara ikasturte hasieran Santa Zeziliako kalejira eta Euskara Eguna prestatzen, baina ez pentsa bestelakoak lantzeko astirik izan ez dugunik. Hauexek, besteak beste, landu ditugunak:
Dagoeneko egin ditugu urteko musikako ekintza garrantzitsuenetako bi: Santa Zeziliako kalejira eta Euskara Eguneko kantu eta dantzak. Baina dakizuenez, ikasturtean hitzordu garrantzitsu gehiago ditugu. Hona hemen laburpentxo bat:
Istorio honetan aste guztian zehar berandu helduko dira eskolara Alex eta Lucy. Mr. Minsky irakasleak berandu heltzearen arrazoia galdetzean beti izango dute aitzakiaren bat.
David-ek bere urte betetzean mendiko bizikleta eder bat jaso du opari. Nick-ek abiadura aldaketak egiteko aparailua nola erabiltzen den erakutsi nahi dio David-i, baina ahalegin horretan azkarregi joan eta istripua izango du.
Kaixo lagunok! Ikasturte berria hasi dela eta, hementxe gaituzue berriz ere bueltan. Oraingoan LH4an!!!!! Ongi etorri gure artera! Gure blogeko edukia argitaratu bezain laister ikusi nahi baduzu, harpide zaitez. Horretarako, pantailaren eskuinaldean duzu tarte aproposa txukun-txukun azalduta. Animo!!!!!!