2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

18.JUUL HAUTESKUNDE LITERARIOA



Ostegunean, apirilak 21, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 18. edizioa ospatu zen.
 17.000 boto-emaile baino gehiago izan ziren Euskal Herriko ikastoletan. 
Guk ere jarri genuen gure aletxoa.Hona hemen momentua islatzen duten argazki batzuk.




Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu hemen:  http://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp

JUUL KANPAINAKO HAMAR IRAKURRIENAK

Kaixo lagunok!
Ikasturte hasieratik fin-fin ibili ondoren, gure irakurmetroek gora egin dute etengabe, geletako hormak kolorez jantziz.
Beste liburu askoren artean, Juul kanpainako hainbat liburu ere irakurri ditugu. 

Hona hemen, LH4ko irakurrienak:

1.
53 irakurle

2.
  51 irakurle

3.

45 irakurle

4.
41 irakurle


5.
       40 irakurle

6. 
  33 irakurle

7.
  27 irakurle

8.
  25 irakurle

9.
  16 irakurle

10.

  15 irakurle

PERIMETROA LANDUZ

PERIMETROA LANDUZ

Matematikako 4. gaian perimetroa lantzen jardun dugu. Paperean jardun ondoren, zer hobeto gure inguruko objektuen perimetroak ezagutuz ikastea baino? Hona hemen mailako hiru geletan ohiko taldeetan egin genuen jardueraren zenbait argazki:


















AGENDA 21: BIODIBERTSITATEA

AGENDA 21: BIODIBERTSITATEA


Herri diagnosia egiteko Biodibertsitatearen inguruan lan desberdinak burutu ditugu eskolako maila bakoitzean.

LH 3 eta 4. mailetan Elgoibarko paisaiak aztertu ditugu eta honako hau da egindako argazki bildumarekin osatutako bideoa:


2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

UNIT 3: WHERE'S THE MAGICIAN?

Istorio berri honetan Peggy-k bere lagunak deitu ditu telefonoz, The Tilly Troup zirkoa herrira datorrela esanez eta bertara joateko gonbidapena luzatuz. Baina ikuskizuna hastera doanean artistak oraindik ez dira bertaratu eta Peggy eta bere lagunek hartu beharko dute emanaldia egiteko lekukoa. Horrela, gure istorioko lagunak mago, dantzari, pailazo eta abeslari bihurtzen dira.

Gure ikasleei ere antzerako zerbait gertatu zaie eta dagoeneko hasiak dira beraien ikuskizuna prestatzen. Prest al zaudete sekulako emanaldia ikusteko? Laster izango duzue gure berri!!!