2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

MUSIKA: 2. UNITATEA

Santa Ageda bezperako kalejira eta Inauterietako dantza saioa dira gure hurrengo jomuga garrantzitsuenak. Bestalde, prestaketa horren baitan musikako liburuko hainbat gauza egiteko parada ere badugu:





ENGLISH UNIT 4: INSIDE THE COMPUTER GAME

Dagoeneko hasi dugu unitate berria. Hirugarren unitatea azken ebaluaziorako utziko dugu LH3ko eta LH4ko erakusketa pedagogikoak garai berdinean egitea saihestuz. Izan ere, "Where's the magician?" (Unit 3) istorioarekin ikuskizun eder bat prestatuko baitugu. Baina hori aurrerago izango da. 

Beraz, laugarrenari ekingo diogu datozen asteetan. Sarah eta Peggy izango dira istorio honetako protagonistak. Bi neskatoak konturatu gabe Peggy-ren bideojoko berrian sartu eta Troll-aren altxorra topatu nahian hainbat froga gainditu beharko dituzte. (Egin klik irudian handitzeko)