Istorio berri honetan Peggy-k bere lagunak deitu ditu telefonoz, The Tilly Troup zirkoa herrira datorrela esanez eta bertara joateko gonbidapena luzatuz. Baina ikuskizuna hastera doanean artistak oraindik ez dira bertaratu eta Peggy eta bere lagunek hartu beharko dute emanaldia egiteko lekukoa. Horrela, gure istorioko lagunak mago, dantzari, pailazo eta abeslari bihurtzen dira.
Gure ikasleei ere antzerako zerbait gertatu zaie eta dagoeneko hasiak dira beraien ikuskizuna prestatzen. Prest al zaudete sekulako emanaldia ikusteko? Laster izango duzue gure berri!!!