5. UNITATEA: "URA, BIZITZAREN ITURRI"
Txanelako 5. unitatean "Ura, bizitzaren oinarri" gaia landu dugu eta bertan, urarekin zerikusia duen informazio pilo bat ikasi dugu. Besteak beste, landareek, bizidunek bezala, ura nahitaezkoa dutela egiaztatu nahi izan dugu, Hori ikusteko, hurrengo esperimentua jarri dugu martxan talde handian ondorengo argibide-testua erabiliz:
Materiala
- 2 plater
- 2 esponja
- Dilista haziak
- Ura
- Har itzazu bi plater eta bete horietako bat urez erdiraino.
- Jarri esponja bat plater bakoitzean eta horien gainean dilista haziak. Eduki horrela astebete edo bi: eta ikus ezazu zer gertatzen den.
Hona hemen gela bateko esperimentuaren argazkiak:
Garbi gelditu da, haziak urarekin kontaktuan jartzean ernetu egin direla. Orain, egunetik egunera zemat hazten ari den neurtzen jarraituko dugu.
Hala ere, hazien esperimentuaz gain, beste esperimentu batzuk ere egin ditugu uraren propietate eta ezaugarri ezberdinak lantzeko: uraren hiru egoerak, uraren disolbagarritasuna, kutsadura eta arazketa. Hona hemen argazki batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina