2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ASTE OSASUNTSUA


Laugarren mailako ikasleak gara eta jarraian Aste Osasuntsuari buruz hitz egingo dizuegu.

Aste Osasuntsua aurreko aste guztian zehar ospatu genuen, astelehenetik (apirilaren 1etik) ostiralera (apirilaren 5era). Egun horietan zehar lan desberdinak egin genituen:


  • LH 1, 2 eta 3. mailako geletan kirolari, elikadurari eta higieneari buruzko inkestak pasatu genituen ikasleen ohiturak ezagutzeko. Galdetegietatik lortutako datuekin grafiko desberdinak egin genituen.
  • Pasabideak girotzeko kartel desberdinak egin genituen. Gainera, egingo genuena ezagutarazteko egitarauak banatu genituen.
  • Asteartean lehen sorospenak nola egin azaldu genien LH1, 2 eta 3ko ikasleei  (14:45, erdiko aretoan).




  • Asteazkenean kirola eta osasunari buruzko hitzaldia eman genuen (14:45etan, erdiko aretoan).




  • Ostegunean elikadura osasuntsua eta higienearen garrantziaz hitz egin genuen (14:45, erdiko aretoan).





  • Asteazkenean hainbat ikaslek guk diseinatutako koreografia saioa jaso zuten jolas-orduan.




  • Ostiraleko jolasorduan berriz, gutako ikasle batzuk yoga saio eskaini zien gainontzeko ikasleei.




Asko ikasi dugu osasunari buruz eta espero dugu besteek ere asko ikasi izana.

AGUR ETA OSASUNTSU BIZI!!!!!

* Argazkiak ikusgai dituzue Alexian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina