2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

EKAINAK 19

Egun on! 

Iritsi da ostirala! Azkenengo eguna! Beraz, ez ahaztu 10:30ean bideo deia egingo dugula. Animatu zaitez parte hartzera!

Ondorengo ekintzak egitea pentsatu dugu:


1. Bingo jolasa.








2. Bertsoak, txisteak eta asmakizunak.









3. Eskulanen erakusketa.









4. Erronkak








5. Agurra













Hona hemen udarako zenbait gomendio:


Bideo deian sartzerik ez baduzue, ondo pasa oporrak eta laster arte! Plazer bat izan da ikasturte honetan zuekin egotea! 
Eskerrik asko!

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

EKAINAK 18

Egun on! 

Astelehenetik aipatzen ari garen bezala, ostirala azken eguna izango denez, bideodei berezi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu astean zehar.

Kontutan izanda pelikula ikusteko denbora beharko duzuela, gaur ez dugu bideo deirik egingo. Beraz, bihar ikusiko dugu elkar.

GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 18)

1. Abestia entzun eta hutsuneak bete:

Ez zaude bakarrik (KiVa - Abusu ikastola)


  • Abestia entzun:



1. Pelikula ikusi:

Eddie el Águila

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

EKAINAK 17

Egun on! 

Astelehenetik aipatzen ari garen bezala, ostirala azken eguna izango denez, bideodei berezi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu astean zehar.

GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 17)

1. Abestia entzun eta hutsuneak bete:
Ispiluaren aurrean (Alaitz eta Maider)
  • Abestia entzun:

  • Hutsuneak bete:


2. Jolasak

2.1. Bingo jolasa
  • Ostiraleko bideodeian Bingo jolasean arituko gara. Horretarako, bakoitzak bere "kartoia" diseinatu beharko duzue.
  • Hauek izango dira baldintzak:
    • Ikasle bakoitzak kartoi bakarra izango du.
    • Kartoiak guztira 15 zenbaki izan behar ditu, ez gehiago, ez gutxiago.
    • 1etik 90era bitarteko zenbakiak izan behar ditu (biak barne)
    • Zutabeak hamarrekoaren arabera sailkatu behar dira.
    • Taula apaintzeko nahi duzuen koloreak erabili ditzakezue.
  • Hemen adibide bat:


2.2 Erronkak
  • Ostiralean, erronka desberdinak egiteko aukera izango duzu.
  • Ondorengo lerroetan erronka bat ikusi ahal izango duzu:
    • Galletaren erronka:
      • Eskuak atzean jarrita, gaileta bat, begitik ahora mugitu beharko duzue zuen aurpegiko giharrak mugituz.
  • Nahi baduzu, beste erronka bat egiteko aukera izango duzu.

2.3 Mimika jolasa
  • Ostiralean mimika jolasean aritzeko aukera izango duzu.
  • Horretarako, pentsatu pelikula bat, ekintza bat... Nahi duzuena.
  • Zuen zeregina, mimika bidez pentsatu duzuen hori azaltzea izango da.

2.4 "Burua Hausten" jolasa
  • Esteka honetan klik eginez jolasteko aukera izango duzu.
  • Agian Adobe Flash Player aktibatzeko eskatuko dizu jolasean hasi ahal izateko. Horrela bada, aktibatu ezazu.
  • Hasteko, maila aukeratu beharko duzu (goikoa maila erraza da).
  • Ondoren, irakurri arretaz azalpenak eta jolasteko prest egongo zara.

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

EKAINAK 16

Egun on! 

Atzo aipatu genizuen bezala, ostirala azken eguna izango denez, bideodei berezi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu astean zehar.

GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 16)

1. Abestia entzun eta hutsuneak bete: Konplize ditut denak (Mikel Markez eta Uxue Alberdi)
  • Abestia entzun:

  • Hutsuneak bete:


2. Eskulanak
  • Gaurkoan, eskulanak egitea proposatzen dizuegu ostiraleko bideo deian gelakideei erakusteko.
  • Eskulan hauek egiteko, etxean duzuen materiala erabiltzea gomendatzen dizuegu.
  • Hona hemen eskulan batzuen argazkiak ideia batzuk izateko:
           
 
 
      
3. Hemen behean duzue En Tol Sarmiento taldearen Zurekin batera abestia. Itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abestia da. 
  • Entzun arretaz abestia, erreparatu letrari eta egin ezazu marrazki bat, abestiak trasmititzen dizunarekin. 

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

EKAINAK 15

Egun on! 

Iritsi gara ikasturteko azken astera. Ostirala azken eguna izango denez, bideodei berezi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu astean zehar.

GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 15)

1. Abestia entzun eta hutsuneak bete: Gaur (Zea Mays)
  • Abestia entzun:

  • Hutsuneak bete:
https://es.liveworksheets.com/worksheets/eu/Euskara/Hutsuneak_bete/Gaur_(hutsuneak_bete)_js6549cg

2. Gelakideei kontatzeko zerbait prestatu:
  • Bertsoak.
  • Asmakizunak.
  • Txisteak.
  • ...
*Aukera daukazue binaka edo banaka egiteko.

2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

EKAINAK 12

Egun on! 

Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

Nire gorputza da (KANTU KOLORE)


GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 12)

HAUSNARTZEN...

1. Zer moduz moldatu naiz?

  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Irakurri arretaz galdera eta pentsatu ondo zure erantzuna, idatzi beharreko erantzunak direnean batez ere. 
  • Erantzun luzeak idatzi behar dituzu. 


    2. Nola sentitu da?

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Irakurri arretaz egoera desberdinak eta pentsatu ondo zure erantzunak.
    • Erantzun luzeak idatzi behar dituzu. 

    *Gogoratu gaur dela azken eguna ingeleseko bizikletaren argazkia bidaltzeko. 

    2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

    EKAINAK 11

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Nire gorputza da (KANTU KOLORE)


    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 11)

    NIRE KIROLARI GUSTOKOENA

    1. Google aurkezpena prestatu

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Atzo aurkitutako informazioarekin, Google aurkezpen bat osatu behar duzu. 
    • Horretarako, gogoratu irudiak ere txertatu ditzakezula. 
    • Diapositiba guztiak ondo errepasatu ondoren, entregatu. 

    *Nahi baduzue familiakoei aurkezpena egin diezaiokezue.

    2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

    EKAINAK 10

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Nire gorputza da (KANTU KOLORE)


    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 10)

    NIRE KIROLARI GUSTOKOENA
    • Zeregin hau classroom bitartez jaso duzu. 
    • Irakurri arretaz azalpenak, bertan aipatzen ditugu eta Ingurunea arloko konpentzia burutzeko bi egun hauetan egingo ditugun zereginak. 

    1. Aipatu beharreko puntuak

    • Classroom bitartez jasoko duzu zeregin hau. 
    • Bertan jartzen dituen puntuak arretaz irakurri, eta zure gustuko kirolari bat aukeratu behar duzu. 
    • Interneten zeregin honetan agertzen diren puntuen inguruko informazioa bilatu behar duzu eta aurkitzen duzuna koadernoan txukun-txukun idatzi. 

    2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

    EKAINAK 9

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Nire gorputza da (KANTU KOLORE)


    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 9)

    A SUPER BIKE FOR MY HOLIDAYS

    1. Model bike / Bizikletaren maketa

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
    • Irakurri arretaz azalpenak eta saiatu eskulana ahalik eta hoberen egiten. 
    • Gogoratu ostirala dela zure eskulanaren argazkia bidaltzeko azken eguna.

    BERTSOLARITZA

    Bertso saioa ikasleentzat
    • Ikastolako postan Enekok bidalitako mezu bat jaso duzue bertso saioaren inguruko informazioa aipatuz. 
    • Sartu ikastolako postan eta irakurri mezua. 

    2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

    EKAINAK 8

    Egun on!

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Nire gorputza da (KANTU KOLORE)


    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 8):


    A SUPER BIKE FOR MY HOLIDAYS

    • Zeregin hau classroom bitartez jaso duzu.
    • Irakurri arretaz azalpenak, bertan aipatzen ditugu eta Ingeles arloko konpetentzia burutzeko bi egun hauetan egingo ditugun zereginak.

    1. Design and description
    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
    • Irakurri arretaz azalpenak eta errepasatu entregatu aurretik.

    MUSIKA

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
    • Irakurri arretaz azalpenak eta egin beharrekoak amaitzean, eman entregatu teklari.

    LAN OSAGARRIAK 7 (aukeran)

    • Classroom bitartez jaso dituzu zeregin hauek.
    • Zeregin hauek ez dira derrigorrak, AUKERAN egitekoak baizik.
    • Gogoratu aurreko asteetako lan osagarriak ere egiteko aukera duzuela, oraindik egin gabe badituzue.
    • Zeregin guzti hauek egindakoan entregatu beharko dituzue, ez lehenago.




    2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

    EKAINAK 5

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Elurretan (HUNTZA)

    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 5):

    BIDAIA ANTOLATZEN

    Atzoko zeregina ez bazenuen bukatu, gaur izango duzu aukera amaitzeko eta entregatzeko. 

    LAUKITXOEKIN JOLASEAN
    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
    • Begiratu arretaz adibideak eta osatu itzazu agindu zerrendak.
    • Errepasatu idatzitakoa eta entregatu.

    BERTSOLARITZA
    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Irakurri arretaz egin beharrekoa eta ondo pasatu!
    • Ariketaz gain, bertso eskolan izena emateko fitxa ere eskuragarri duzu. Animatzen bazara, bertan adierazten zaizu zein datu bete behar dituzun gero Enekoren emailera bidaltzeko. 

    2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

    EKAINAK 4

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Elurretan (HUNTZA)

    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 4):

    BIDAIA ANTOLATZEN

    Gaurkoan, matematikako konpetentzia lantzea tokatzen zaigu. Laster oporrak datoz eta Xabierren familiari bidaia antolatzen lagundu behar diogu. 
    • Zeregin hau classroom bitartez jaso duzu. 
    • Irakurri arretaz azalpenak eta ondo pentsatu erantzuna eman aurretik.
    • Kalkuluak egiteko, koadernoa edo paper bat erabili dezakezu.
    • Dena amaitutakoan, errepasatu eta entregatu. 

    2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

    EKAINAK 3

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Elurretan (HUNTZA)

    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 3):

    URTEBETETZE OSPAKIZUNA

    Urtebetetze ospakizuna antolatzeko azken eguna iritsi da. Jolasa prestatu eta ipuina idatzi ondoren, errezeta osasuntsu bat idazteko momentua iritsi da. 

    1. Errezeta

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Idatzi aurretik ondo pentsatu zein errezeta idatziko duzun. Amaitutakoan berriz, kontuan hartu beharreko puntuak irakurri eta errepasatu entregatu aurretik. 

    2. Errezeta koadernoan
    • Idatzi duzun errezeta koadernoan idatzi behar duzu. 

    3. Grabaketa
    • Urtebetetze ospakizuna antolatzeko egin dituzuen 3 zereginetatik bat aukeratu behar duzue zeregin hori grabatzeko (jolasa, ipuina eta errezeta).
    •  Grabaketa egindakoan tutoreari bidali (ekainak 8, astelelehena, izango da azken eguna grabaketa bidaltzeko). 


    2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

    EKAINAK 2

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Elurretan (HUNTZA)

    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 2):

    URTEBETETZE OSPAKIZUNA

    Urtebetetze ospakizunerako oparia prestatzeko momentua iritsi da!

    1. Eskema

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Ondo pentsatu idatzi behar duzun kontakizuna eta bete eskema. 

    2. Ipuina
    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Hartu lasai eta idatzi ipuina ahal duzun hoberen.
    • Ondoren, errepasatu idatzitakoa "ipuina errepasatzeko puntuak" dokumentuan idatzitakoa kontuan hartuz. 

    3. Ipuina koadernoan
    • Ipuina ordenagailuan idatzi ondoren, pasa ezazu ipuina euskerako koadernora ahalik eta txukunen idatziz. 


    2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

    EKAINAK 1

    Egun on! 

    Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!

    Elurretan (HUNTZA)

    GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 1):

    URTEBETETZE OSPAKIZUNA

    • Zeregin hau classroom bitartez jaso duzu. 
    • Irakurri arretaz azalpenak, bertan aipatzen ditugu eta Euskara arloko konpentzia burutzeko hiru egun hauetan egingo ditugun zereginak. 

    1. Jolasaren taula 
    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Irakurri arretaz aurreko zereginean emandako azalpenak eta bete ezazu taula. 
    • Amaitzean, errepasatu classroom bitartez bidalitako puntuak kontuan hartuz eta entregatu. 

    MUSIKA

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Irakurri arretaz azalpenak eta egin beharrekoak amaitzean, eman entregatu teklari.


    LAN OSAGARRIAK 6 (aukeran)

    • Classroom bitartez jaso dituzu zeregin hauek.
    • Zeregin hauek ez dira derrigorrak, AUKERAN egitekoak baizik.
    • Gogoratu aurreko asteetako lan osagarriak ere egiteko aukera duzuela, oraindik egin gabe badituzue.  
    • Zeregin guzti hauek egindakoan entregatu beharko dituzue, ez lehenago.