2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

EKAINAK 17

Egun on! 

Astelehenetik aipatzen ari garen bezala, ostirala azken eguna izango denez, bideodei berezi bat egitea pentsatu dugu. Horretarako ekintza desberdinak prestatuko ditugu astean zehar.

GAURKO ZEREGINAK (EKAINAK 17)

1. Abestia entzun eta hutsuneak bete:
Ispiluaren aurrean (Alaitz eta Maider)
  • Abestia entzun:

  • Hutsuneak bete:


2. Jolasak

2.1. Bingo jolasa
  • Ostiraleko bideodeian Bingo jolasean arituko gara. Horretarako, bakoitzak bere "kartoia" diseinatu beharko duzue.
  • Hauek izango dira baldintzak:
    • Ikasle bakoitzak kartoi bakarra izango du.
    • Kartoiak guztira 15 zenbaki izan behar ditu, ez gehiago, ez gutxiago.
    • 1etik 90era bitarteko zenbakiak izan behar ditu (biak barne)
    • Zutabeak hamarrekoaren arabera sailkatu behar dira.
    • Taula apaintzeko nahi duzuen koloreak erabili ditzakezue.
  • Hemen adibide bat:


2.2 Erronkak
  • Ostiralean, erronka desberdinak egiteko aukera izango duzu.
  • Ondorengo lerroetan erronka bat ikusi ahal izango duzu:
    • Galletaren erronka:
      • Eskuak atzean jarrita, gaileta bat, begitik ahora mugitu beharko duzue zuen aurpegiko giharrak mugituz.
  • Nahi baduzu, beste erronka bat egiteko aukera izango duzu.

2.3 Mimika jolasa
  • Ostiralean mimika jolasean aritzeko aukera izango duzu.
  • Horretarako, pentsatu pelikula bat, ekintza bat... Nahi duzuena.
  • Zuen zeregina, mimika bidez pentsatu duzuen hori azaltzea izango da.

2.4 "Burua Hausten" jolasa
  • Esteka honetan klik eginez jolasteko aukera izango duzu.
  • Agian Adobe Flash Player aktibatzeko eskatuko dizu jolasean hasi ahal izateko. Horrela bada, aktibatu ezazu.
  • Hasteko, maila aukeratu beharko duzu (goikoa maila erraza da).
  • Ondoren, irakurri arretaz azalpenak eta jolasteko prest egongo zara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina