2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on! 

Lau teilatu (ITOITZ)
https://www.youtube.com/watch?v=c8bc3kQF040&feature=youtu.be

Gogoratu, Musika Herrian ekimenarekin jarraitzen dugula. Gaur, "Lau Teilatu" abestia tokatzen da. Gogoratu, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren, gure leihoetan elkartuko gara.


Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak.
Informazio gehiago ELGOIBAR IKASTOLA-ko web gunean. 

OGIEN ARGAZKIAK
Hona hemen, atzoko egunean jaso genituen ogien argazkiak. A ze itxura daukaten!
 
 

 

GAURKO ZEREGINAK (APIRILAK 24):

Ostiraletan, bukatu gabe dituzuen lanak eta zuzenketak egitea falta zaizkizuenak aipatuko dizkizuegu gaurko egunean edo asteburuan zehar egiteko. 

  ZUZENKETAK

1. Gaztelania: Ortografía: M antes de P y B

  • Classroom bidez jasoko duzu zeregin hau.
  • Erruak badituzu, zuzendu eta entregatu.
  • Ez baduzu errurik, entregatu.

MATEMATIKA

1. Eragiketak
  • Classroom bidez jaso duzu zeregin hau.
  • Kalkuluak koadernoan edo folio batean egin ditzakezue.
  • Erantzunak bidalitako drive dokumentuan idatzi behar dituzue. 
  • Ondo errepasatu eta entregatu.

EUSKERA

1. Bertsolaritza

  • Classroom bidez jaso duzu zeregin hau.
  • Ondo errepasatu eta entregatu.


TUTORETZA:

 PLASTIKA

  • Euskaraldiko korolezko borobiltxoak margotu eta etxeko leiho eta balkoietan jarri.
  • Ondoren, gai honekin lotutako marrazki bat egin, "ETXETIK EUSKARALDIRA" esaldia txertatuz eta euskaraldiarekin lotutako marrazki bat eginez, adibidez; Ahobizi, belarriprest, etab...

Ondorengo irudietan dituzue ideia batzuk:
       
     


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina