2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on! 

Euritan dantzan (EURITAN DANTZAN)
https://youtu.be/0wc-_ClMNGs

GAURKO ZEREGINAK (APIRILAK 30):
ZUZENKETAK


1. Ingurunea: hezurrak ikertzen
  • Classroometik jasoko duzu zeregin hau. 
  • Erruak badituzu zuzendu eta entregatu errepasatu eta gero.
  • Dena ondo baduzu, entregatu berriz ere. 































MATEMATIKA

1. Luzera eta zenbaki hamartarrak
  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Irakurri arretaz azalpenak eta ariketa guztiak errepasatu eta gero, entregatu. 

ENGLISH

1. Description
  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Irakurri arretaz azalpenak eta ariketa errepasatu eta gero, entregatu. 

PLASTIKA

Jakingo duzuenez, Jose Luis Zumeta margolaria hil zen apirilaren 23an. Euskal artistarik esanguratsuenetariko bat zen. Txikitatik hasi zen margotzen. Jarraian ikusiko duzuen bezala, bere obretan kolore biziak (gorriak, horiak eta urdinak) erabili zituen batez ere.

Hona hemen bideo interesgarri bat, Jose Luis Zumetaren inguruan gehiago jakin dezazuen:


  
Mikel Laboari eginiko margolana             "Txoriak txori" abestiari eskainitako margolana
                 Gernika margolanaren bere interpretazioa

1. Gure bertsioa
  • Lehenengo, oso garrantzitsua da Zumetaren artelanak aztertzea, margolan hauen ezaugarriak identifikatzeko.
  • Goian ikusten dituzuen artelanetatik bat aukeratu eta zuen bertsioa marraztuko duzue. 
  • Margolana amaitzean, tutoreari argazki bat bidaltzera animatzen zaituztegu, astelehenean blogean jartzeko asmoarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina