Aste honetan zehar ere, abesti bat entzungo dugu lanean zentratzeko. Gozatu!
Ilargia (KEN 7)
GAURKO ZEREGINAK (MAIATZAK 12):
GAZTELANIA
1. Comprensión lectora: Cartelera de cine
- Recibirás esta tarea mediante classroom.
- Lee atentamente el texto y las preguntas, y repasa antes de entregarlo.
INGURUNEA
1. Giharrak eta hezurdura
- Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
- Entzun audioak eta osatu mapa kontzeptuala emandako hitzekin.
- Ziurtatu bi mapa kontzeptualak bete dituzula eta errepasatu entregatu aurretik.
2. Lokomozio aparatua
- Blinklearning bitartez jaso duzu zeregin hau.
- Hasteko, lehenengo orrialdeko informazioa entzun eta irakurri.
- Ondoren, bigarren orrialdera pasatu eta bete hutsuneak bertan agertzen diren hitzak hutsuneetara eramanez.
- Errepasatu erantzunak "zuzendu" teklari eman aurretik.
PLASTIKA
1. 3D marrazkiak
- Ondorengo bideoan 3D marrazki bat nola egiten den ikusiko duzue, pausoz-pauso.
- Bideo honetan agertzen den marrazkia edo 3D-n eginiko beste marrazki bat aukeratu dezakezue.
- Azkenik, egindako marrazkia tutorearen emailera bidaliko duzue.
GORPUTZ HEZKUNTZA
1. Itzal txinatarrak
- Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
- Dokumentua irakurri eta erabaki zein eratara egingo dituzun itzalak.
- Nahi baduzue, egindako lanak tutorearen emailera bidali ditzakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina