2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on! 

Emaiozu bostekoa (KORRONTZI):https://youtu.be/X9V1VX5eG5c

Gogoratu, gaur, maiatzaren 8an, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugula. Gaurkoan "Ixil-ixilik dago" abestia tokatzen da. Animatu zaitezte!

GAURKO ZEREGINAK (MAIATZAK 8):

ZUZENKETAK
1. Errezeta

  • Classroom bitartez jasoko duzu zeregin hau. 
  • Erruak badituzu, arretaz zuzendu eta entregatu. 

INGURUNEA
1. Lokomozioa aparatua: jolasak
  • Ondorengo bideoak ikusi, bertan lokomozio aparatuaren inguruko informazioa duzue eta. 


BERTSOLARITZA
1. Bertsolaritza saioa online
  • Gaur, arratsaldeko 18:30ean, etxetik zuzenean bertsolaritza saio bat ikusteko aukera izango duzue. 
  • Ondorengo estekan klik eginda informazio gehiago izango duzue.



MEET

Astelehenetik aurrera, egunero, goizeko 10:30etatik 11:00etara zalantzak argitzeko aukera izango duzue MEET aplikazioaren bitartez.

Bideo dei honen helburua zereginen zalantzak argitzea izango da. Beraz, saio hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hala ere, jarraituko dugu classroom edo email bitartez zuen zalantzak argitzen. 

Ondorengo lerroetan, saio hauetan parte hartzeko jarraitu behar dituzuen pausoak emango ditugu.

  • Lehenengo, classroom-era sartu eta beheko argazkian ikusten duzuen estekan klik egin.


  • Estekan klik egin eta gero, ondorengoa ikusiko duzue. 


  • Bertan, pantaila beltzaren azpian bi ikur ikus ditzakezue. Alde batetik mikrofonoa, eta bestetik kamera. 

MIKROFONOA (desaktibatua)                               KAMERA(aktibatua)

                                                            

  • Lehenik eta behin, kamera AKTIBATU (kameraren gainean klikatuz, kamera aktibatu edo desaktibatu dezakezue). Kamerarik ez duzuenok, lasai egon, ez da ezer gertatzen eta. 
  • Ondoren, mikrofonoa DESAKTIBATU (Mikrofonoaren gainean klikatuz, mikrofonoa aktibatu edo desaktibatu dezakezue). Mikrofonoaren bitartez, zuen ahotsak entzuteko aukera izango dugu.
  • Ondoren, orrialdearen eskuinaldean SARTU edo UNIRSE AHORA botoiari klikatuz, bileran sartzeko aukera izango duzue.
Astelehenean, goizeko 10:30ean egingo dugun bideo-deia lehenengoa izango da, beraz, lasai hartu. Egunean bertan zalantzak izanez gero, galdetu lasai. 

BLINKLEARNING-ERA SARBIDEA

Gogoratuko zareten bezala, blinklearning plataformaren mezu bat jaso zenuten opor aurretik. Iritsi da momentua plataforman sartu eta bertatik lanean hasteko. Horretarako, classroom bitartez jasoko duzuen dokumentuan bertara sartzeko pausoak azaltzen dira. 

Astelehenerarte izango duzue zeregin hau egiteko. Agian zalantzak izango dituzue eta astelehenean egingo dugun meet saioan zalantza hauek argitzeko denbora izango dugu. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina