2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Gaurkoan ere, lanean hasi aurretik abesti bat entzungo dugu eta jarraian lanean zentratuko gara. Gozatu!

Arratsalde honetan (SOROTAN BELE)
https://youtu.be/x3P-g2iyBsg

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 31):

ZUZENKETAK

1. Problemak





GAZTELANIA

1. Verbos

  • Zeregin hau Classroom bitartez jaso duzu. 
  • Irakurri arretaz egin beharrekoak eta errepasatutakoan entregatu. 


INGELESA

1. Pollination and fertilisation

  • Zeregin hau Classroom bitartez jaso duzu.
  • Irakurri arretaz azalpenak eta errepasatutakoan entregatu. 


DIZIPLINARTEKOA

4. unitateko diziplinarteko arloan murgilduko gara gaur. 

  • Zeregin hau Classroom bitartez jaso duzu. 
  • Irakurri arretaz jarraitu beharreko pausoak eta errepasatutakoan entregatu. 


PLASTIKA

1. Paper puppets

  • Ondorengo link-ean klikatu eta bertan agertzen diren pausoak jarraitu. 


2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz joan da asteburua? Ikusi ditugu ostiralean egindako inguruneako taulak eta euskarako ipuinak. Primeran ari zarete!

Gaurtik aurrera, ikastolan egiten genuen bezala, lanean hasi aurretik abesti bat entzungo dugu eta jarraian lanean zentratuko gara. Gozatu!

Arratsalde honetan (SOROTAN BELE)
https://youtu.be/x3P-g2iyBsg

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 30):

ZUZENKETAK

1. Flower paintings:

  • Goizean zehar jasoko duzu ariketa honen zuzenketa. 
    • Erruak badituzu zuzentzeko, zuzendu eta berriz entregatu.
    • Dena ondo egin baduzu, entregatu ezazu. 


MATEMATIKA

1. Problemak:
  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau. 
  • Problemak koadernoan kopiatu eta bertan problema ebatzi. 
  • Ondo errepasatu eta amaitutakoan classroom-eko lana entregatu, lana amaitu duzuela jakiteko. 

GAZTELANIA

1. Idatzizko ulermena: El autobús de Iñigo


  • Classroom-etik jasoko dituzu testu honi lotutako galderak.
  • Galderak erantzutea errazagoa izan dadin, classroom-eko galderak koaderno batean kopiatu ditzakezu, testua irakurtzen duzun bitartean galderak erantzun ahal izateko. 
  • Classroom-etik bidalitako zereginean galderak erantzun. 
  • Erantzunak errepasatu eta entregatu.  

MUSIKA

1. Musikograma egiteko 2. saioa:
  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.



2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz joan da astea? Lasai, iritsi da ostirala eta bi egun ditugu aurretik lasai-lasai irakurtzeko, etxekoekin jolasteko, abesteko, dantzatzeko... 

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 27):

ZUZENKETAK

1. ZENBAKIEKIN JOLASTEN:





  • Hemen duzue atzo egindako "Zenbakiekin jolasten" fitxaren zuzenketa.
  • Classroometik atzo egindako ariketan sartu eta zuzenketa egin. 
    • Erruak badituzu, zuzendu eta entregatu.
    • Dena ondo baduzu, entregatu tekla sakatu. 

INGELESA

1. FLOWER PAINTINGS:
  • Classroom-etik jaso duzu zeregin hau. 
  • Arretaz irakurri bertan ematen diren azalpenak. 
  • Lana amaitzean errepasatu eta entregatu.
2. Lehenengo ariketan agertzen den hiztegi berria ingeleseko koadernoan kopiatu.

3. EKIGUNE-ko 9.ariketara joan eta hiztegia lantzeko ariketak egin (quizlet)

INGURUNEA

1. JOKABIDE EGOKIEN PROPOSAMENAK:
  • Classroom-etik jaso duzu zeregin hau. 
  • Arretaz irakurri bertan ematen diren azalpenak. 
  • Lana amaitzean errepasatu eta entregatu.
EUSKERA

1. IPUINA DRIVE DOKUMENTU BATEAN IDATZI:

  • Classroom-etik jaso duzu zeregin hau. 
  • Atzo idatzitako ipuina drive dokumentuan kopiatu.
  • Arretaz errepasatu eta entregatu.

TUTORETZA

1. ELKAR LAGUNDU:

  • Classroom-etik jaso duzu zeregin hau. 
  • Bideoa ikusi eta ikusten duzunaz hausnartu.
  • Bertan agertzen diren galderak modu egokian erantzun. 
  • Erantzunak errepasatu eta entregatu.


2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Ikusi ditugu egin dituzuen aurkezpenak eta ahalegindu zaretela ikusi dugu. Gogoratu mesedez lana amaitzean ENTREGATU botoiari ematea. Ez baduzue bukatu egon lasai, bukatzen duzuenean entregatuko duzue eta. 

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 26):

ZUZENKETAK

1. Guión: Coco aprende a leer
  •  Goizean zehar lan hauen zuzenketa jasotzen joango zarete. 
    • Erruak badaude, zuzendu eta entregatu.
    • Dena ondo badago, berriz entregatu. 

MATEMATIKA

1. Zenbakiekin jolasten:
  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau. 
  • Ariketa guztiak egin, errepasatu eta entregatu tekla sakatu. 

EUSKERA

1. Ipuina osatu: Igerian ez zekien mutikoa
  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
  • Jaso duzun dokumentuan ipuinaren eskema osatuta daukazu. Zure zeregina izango da, koadernoan ipuin hau idaztea. 
  • Ipuina idatzi ondoren, errepasatu.
  • Kontutan hartzeko puntuak:
    • Ipuinak 3 atal izango ditu.  
    • Kontuz erru ortografikoekin. 
    • Gogoratu ipuinean zehar denbora antolatzaileak txertatzen. Adibidez: Bazen behin, egun batean, ondoren, gero, azkenean...

PLASTIKA

1. Asteartean aukeratutako artelanaren marrazkia:
  • Classroomen sartu eta asteartean egindako plastikako dokumentua zabaldu. 
  • Aukeratu zenuten artelanaren marrazkia egin eta zuk nahi dituzun aldaketak egin.

OHARRA: Gogoratu, edozein zalantza baduzue lasai galdetu dezakezuela.

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Lanerako prest gaur ere? Animo, astearen erdialdera iritsi gara eta!

Gogoratu, edozein zalantza baduzue lasai galdetu dezakezuela.

OHARRA: Hasiera batean galdetegia asteazkenean bidali bagenuen ere (zubia), hemendik aurrera aste AMAIERAN bidaliko diegu zuen gurasoei. Adierazi iezaiozue, mesedez.


GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 25):

ZUZENKETAK
Germination

-Classroom-etik atzo egindako ariketan sartu:
  • Erruak badituzu, zuzendu eta ENTREGATU-ri eman.
  • Dena ondo egin baduzu, ENTREGATU-ri eman.

EUSKARA

1. Ahozko ulermena: Zer ikusten da hoteletik?

  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau. 
  • Bertan daude audioa eta galderak. 
  • Grabaketa entzun ahal izateko, goian dagoen link-a klikatu behar duzue. 
  • Behin galderak erantzun dituzuela BIDALI botoiari sakatu eta ondoren ikusi erantzun zuzenak zeintzuk diren. 

GAZTELANIA

1. Atzo idatzitako gidoia ordenagailura pasatu.

  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
  • Gidoia idazteko txantiloia bete:
    • Gogoratu pertsonaia bakoitza dokumentuko ilara batean idatzi behar duzula.  
  • Lana amaitutakoan errepasatu eta entregatu.

INGURUNEA

1. Google aurkezpen bat prestatu: Nire aldaketen aurkezpena
  • Classroom-etik jasoko duzu zerein hau. 
  • Google aurkezpen bat egin behar duzu orain arte izan dituzun aldaketak azalduz argazkien bidez. (aldaketa fisikoak edo bestelakoak izan daitezke, irakurtzen ikasi adibidez.)
  • Aurkezpenak ondorengo egitura izan behar du:
    • Azala
    • Sarrera
    • Aldaketa bakoitza diapositiba batean.
    • Amaiera
  • Zure argazkiak Ikastolan badituzu edo etxean lortzerik ez baduzu, lasai egon. Nahiz eta zure argazkiak ez izan, internet bidez ere lortu ditzakezu aldaketa horiek ikusten diren argazkiren bat.

GORPUTZ HEZKUNTZA


2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Lanerako prest? Animo eta jarraitu horrela!


GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 24):



ZUZENKETAK

Buruzko kalkulua:
  • Hemen duzue atzo egindako "buruzko kalkulua" fitxaren zuzenketa. 
  • Classroom-etik atzo egindako ariketan sartu eta zuzenketa egin. 
  • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 



Aditzak 2:

  • Goizean zehar "aditzak 2" ariketa jasoko duzue zuzenduta. 
  • Zuen zeregina izango da zuzenketak arretaz begiratzea. 


GAZTELANIA:

1. Guión: Coco aprende a leer

  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • "Coco aprende a leer" testua arretaz irakurri eta KOADERNOAN gidoia idatzi behar duzu. 
  • Kontutan hartzeko puntuak:
    • Gidoiaren egitura
    • Presentador/a txertatu
    • Koloreak erabili pertsonaiak desberdintzeko. 


INGELESA:

1. Germination:

  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Lehenengo, hazi bat nola hasten den ikusteko bideo bat ikusi.
  • Gero, aurreko batean egin zenuten bezela, testuak dagokien irudiekin lotu behar dituzue "copiar" eta "pegar" eginez. 


2. Flower dice game:

  • Jolasteko unea iritsi da. Oraingoan, lore baten atalak ikasteko aproposa den jolas bat proposatzen dizuegu. 
  • Jarraibideak arretaz irakurri eta, jolastu!!


PLASTIKA:

1. Museo bat bisitatu:

  • Zeregin hau classroom bitartez jasoko duzue. 
  • Hasteko, bertan agertzen zaizuen link-a klikatuz, Guggenheim museoa bisitatuko duzu. 
  • Bertan ikusiko dituzuen artelanak ikusi ondoren, galdera batzuk erantzun beharko dituzue. 
  • Amaitutakoan, erantzunak errepasatu eta ENTREGATU tekla sakatu. 


2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz joan da asteburua? Seguru indar-berrituta zaudetela!

Ikusi ditugu asteazkenean egin zenituzten lanak eta orokorrean hasierako zailtasunak gainditu dituzuela ikusten dugu. Hala ere, zalantzarik baduzue email bitartez galdetu dezakezute. 

Oraindik ere, hainbat ikaslek ez duzue classroom-etik ENTREGATU tekla sakatzen. Gogoratu oso garrantzitsua dela, bestela, guk ezin dugu zuzendutakoan zueri bueltatu. 

Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 


GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 23):


ZUZENKETAK


  • Inguruneako taularen zuzenketa goizean zehar bidaliko dugu. Zuen zeregina izango da zuzenketa hoiek arretaz begiratzea. Hauek Classroom bitartez iritsiko zaizkizue. 

EUSKERA:

1.  Aditza: zuzenketa

  • Hemen duzue astezkenean egindako "aditzak" ariketaren zuzenketa. 




  • Classroom-etik asteazkenean egindako ariketan sartu eta erruak zuzentzen joan. 
  • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 



2. Aditza 2: 

  • Aurreko ariketa zuzendu ondoren, prest egongo zara aditzen bigarren ariketa hau egiteko. 
  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Ariketa egin, errepasatu eta ENTREGATU tekla sakatu. 

MATEMATIKA

1. Krokisa eta ibilbidearen deskribapena: zuzenketa

  • Hemen duzue aurreko astean egindako "krokisa eta ibilbidearen deskribapena" ariketaren zuzenketa. 




  • Classroom-etik asteartean egindako ariketan sartu eta erruak zuzentzen joan. 

  • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 

  • 2. Buruzko kalkulua:

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Eragiketaren ondoko zutabean idatzi behar duzu erantzuna.
    • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 


    3. Zenbakikuntza:


    • Zenbakiak zenbakien zuzenean kokatu:


    https://es.ixl.com/math/4-primaria/n%C3%BAmeros-naturales-en-rectas-num%C3%A9ricas


    • Zenbakiak konparatu eta ordenatu:

    • Bikoitiak eta bakoitiak (pares e impares):


    MUSIKA

    Musikari ere bere tartetxoa eskainiko diogu.

    Gelan, taldeka, MUSIKOGRAMA bat egiten ari ginen baina egoera ikusita etxean banaka egiteko eskatuko dizuet.

    4 saiotan banatu dut lana, astero saio bat egin beharko duzue eta 4. saioa grabaketa egiteko utziko dugu. Behin grabaketa egindakoan emailez bidali beharko didazue.

    Classroom-etik bidali dugu 1.saioan egin beharrekoak.

    2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

    SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

    Egun on!

    Zer moduz doa astea? Ikusi ditugu zuen lanak eta orokorrean oso ondo moldatzen ari zaretela ikusten dugu. 

    Ingurunean egindako aurkezpenak oso ondo daude eta deskribapenetan ere ondo moldatu zaretela ikusi dugu. 

    Gaurko egunean zehar deskribapenen zuzenketak bidaliko ditugu, eta zuen zeregina izango da hauek zuzentzea. 

    Gogoratu, mesedez, oso garrantzitsua dela egunean bidalitako zeregin guztiak egunean bertan egitea, lan hauek ez pilatzeko. 

    Atzoko egunean ere, hainbat ikaslek ez zenuten classroom-etik ENTREGATU tekla sakatu. 

    Gainera, classroom-etik bidali ez ditugun lanak PARTEKATU egin behar dituzue, inguruneako aurkezpena adibidez. 

    Beraz, gaurkoan ez ezazue ahaztu, oso garrantzitsua da eta. 

    Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 

    GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK18):


    ZUZENKETAK

    • Deskribapenen zuzenketak goizean zehar bidaliko ditugu. 
    • Hauek Classroom bitartez iritsiko zaizkizue. 
    • Zuzendu beharrekoa identifikatu, zuzendu, errepasatu eta ENTREGATU-ri eman.
    EUSKERA:

    1.  Ipuina: korapiloa asmatu


    • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau. 
    • Hasteko, ipuina arretaz irakurri eta bertan agertzen diren irudiak arretaz begiratu. 
    • Ondoren, irudiek kontatzen dutenaren arabera korapiloa osatu.
    • Azkenik, errepasoa egin ondoren, ENTREGATU tekla sakatu.

    2. Aditza

    • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
    • Zeregin honetan 3 ariketa daude, joan banaka arretaz irakurtzen eta egiten. 
    • Azkenik, errepasoa egin ondoren, ENTREGATU tekla sakatu.
    ENGLISH

    1. Story: The little seed

    • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
    • Dokumentu honetan, atzoko ariketa zuzenduta agertzen da. Zuen zeregina, ingleseko koadernoan irudiak eta dagokion testua kopiatzea izango da. 
    2. Vocabulary errepasatu

    • Koadernoa edo Ekigunea erabili dezakezue horretarako. 

    PLASTIKA

    1. Marrazki bat pausoz-pauso osatu. 

    Horretarako, ondorengo irudiak jarraitu ditzakezue. Edo nahiago baduzue, beste batzuk aurkitu.


    2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

    SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

    Egun on!

    Zer moduz? Ikusi dugu ongi ari zaretela lanean. 

    Oso garrantzitsua da egunean bidalitako zeregin guztiak egunean bertan egitea, lan hauek ez pilatzeko. 

    Konturatu gara ikasle batzuei classroom-etik ENTREGATU tekla sakatzea falta zaizuela. Beraz, ez ezazue ahaztu, oso garrantzitsua da eta. 

    Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 

    GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK17):


    Ingelesa:

    1. Ahozko ulermena: Story: The little seed. 

    Entzun beharreko grabaketa Ekigunean aurkitu dezakezue (ingeleseko arloa, 4.unitatea, 7.jarduera).


    Classroom-etik bidalitako dokumentuan, marrazki bakoitzaren azpian dagokion testua itsatsi behar duzue. Aukeratu behar dituzuen testu hauek marrazkien azpian daude, eta, "copiar" edo "pegar" egin dezakezute. 


    Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu.

    Ingurunea:

    1. "Gorputza zaintzeko aholkuak" taula:

    Lan hau egiteko, atzo bidali genuen "gorputza zaintzeko aholkuak" testua beharko duzue. 

    Testu hau aurrean duzuela, classroom-etik bidalitako dokumentuko taula bete beharko duzue. 

    Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu. 

    Matematika:

    1. Krosisa eta ibilbidearen deskribapena.

    Classroom-etik bidali dugun dokumentuan Bilboko metroko plano bat duzu. Bertan, egin beharreko ibilbidea azaltzen zaizu. 

    Lehenengo, egizu ibilbidearen krokisa KOADERNOAN.

    Gero, idatzi ibilbidearen deskribapena CLASSROOM-eko dokumentuan, bertan adierazten zaizun tokian.

    Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu. 




    2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

    SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

    Egun on!

    Zer moduz zaudete? 

    Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. Gaur egiten dituzuen lanak guri entregatu beharko dizkiguzue eta guk biharko egunean bidaliko ditugu zuzenduta. 

    GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK16):


    GAZTELANIA:

    1. Ahozko ulermena: Pedro Duque

    Zeregin hau "classroom"-etik bidali dugu eta emailetik ere sartu zaitezke. Bertan daude audioa eta galderak. Grabaketa entzun ahal izateko, goian dagoen link-a klikatu behar duzue. 

    Behin galderak erantzun dituzuela "enviar" sakatu eta ondoren, "ver respuestas" botoiari sakatu erantzun zuzenak jakiteko. 


    2. Descripción de un lugar:

    Zeregin hau ere, "classroom" bidez bidali dugu. Dokumentua zabaldu, bertan idatzi eta amaitzean, "entregatu" sakatu. 

    INGURUNEA:

    1. Google aurkezpena "Gorputza zaindu"

    Hemen behean duzuen testua irakurri eta google aurkezpen bat prestatu beharko duzue. 





























    Aurkezpenak ondorengo egitura izan behar du:

    - Portada
    - Sarrera
    - Argazkiko atal bakoitzeko diapositiba bat,
    - Amaiera

    Lana amaitzean, ez ahaztu gurekin partekatzen. 


    Edozein zalantza izanez gero, email bidez gurekin harremanetan jartzeko ordutegia hauxe da: 9:00-11:00

    2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

    SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

    Familia agurgarria,

    Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu, datozen egunotan zuen seme-alaben ikaskuntza prozesua honela bideratuko dugula:
    • Egunero goizeko 9tan, eguneko zereginak heleraziko ditugu. Horretarako blog-a eta emaila (ikasleena) erabiliko da.
    • Zeregin hauek burutzeko baliabide desberdinak erabiliko ditugu (koadernoa, classroom, ekigunea, drive...).
    • Asteazkenerogaldetegi bat bidaliko dizuegu, jarraipena egin eta zuen feedback-a jasotzeko asmoz.
    Ikasleen ikaskuntza dinamikarekin aurrera jarraitzeko zuen laguntza izango dugulakoan,

    Agur bat

    LH4ko tutoreak



    Estimada familia,

    Mediante este mensaje, os comunicamos el modo en el que vamos a encaminar el  proceso de aprendizaje de vuestros hijos/hijas  durante los próximos días:

    • A diario, a las 9 de la mañana, os enviaremos los quehaceres del día. Para ello, utilizaremos el blog y el email (de los alumnos).
    • Para realizar dichos trabajos, deberán utilizar diferentes herramientas (cuadernos, classroom, ekigunea, drive...)
    • Cada miércoles, recibiréis un cuestionario para hacer un seguimiento y poder recibir vuestro feedback.
    Esperamos vuestra ayuda para poder desarrollar la dinámica de aprendizaje de  los alumnos/as.

    Un saludo,

    Tutoras de LH4



    GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK13):


    Gaurko egunean, blogera soilik igo ditugu egin beharrekoak. Koadernoan egitea gomendatzen dugu.

    MATEMATIKA:

    -Problemak 




    - Eragiketak:






    EUSKERA

    -Idatzizko ulermena (Koadernoan galderak eta erantzun zuzena kopiatu)



    -Bertsolaritza 

    Ondorengo hitz hauekin errimatzen duten 5-10 hitz idatzi:

    • Txamarra
    • Bizikleta
    • Laguna
    • Lora
    • Lapurtu