2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz joan da asteburua? Seguru indar-berrituta zaudetela!

Ikusi ditugu asteazkenean egin zenituzten lanak eta orokorrean hasierako zailtasunak gainditu dituzuela ikusten dugu. Hala ere, zalantzarik baduzue email bitartez galdetu dezakezute. 

Oraindik ere, hainbat ikaslek ez duzue classroom-etik ENTREGATU tekla sakatzen. Gogoratu oso garrantzitsua dela, bestela, guk ezin dugu zuzendutakoan zueri bueltatu. 

Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 


GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 23):


ZUZENKETAK


  • Inguruneako taularen zuzenketa goizean zehar bidaliko dugu. Zuen zeregina izango da zuzenketa hoiek arretaz begiratzea. Hauek Classroom bitartez iritsiko zaizkizue. 

EUSKERA:

1.  Aditza: zuzenketa

  • Hemen duzue astezkenean egindako "aditzak" ariketaren zuzenketa. 




  • Classroom-etik asteazkenean egindako ariketan sartu eta erruak zuzentzen joan. 
  • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 



2. Aditza 2: 

  • Aurreko ariketa zuzendu ondoren, prest egongo zara aditzen bigarren ariketa hau egiteko. 
  • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
  • Ariketa egin, errepasatu eta ENTREGATU tekla sakatu. 

MATEMATIKA

1. Krokisa eta ibilbidearen deskribapena: zuzenketa

  • Hemen duzue aurreko astean egindako "krokisa eta ibilbidearen deskribapena" ariketaren zuzenketa. 




  • Classroom-etik asteartean egindako ariketan sartu eta erruak zuzentzen joan. 

  • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 

  • 2. Buruzko kalkulua:

    • Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau. 
    • Eragiketaren ondoko zutabean idatzi behar duzu erantzuna.
    • Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu. 


    3. Zenbakikuntza:


    • Zenbakiak zenbakien zuzenean kokatu:


    https://es.ixl.com/math/4-primaria/n%C3%BAmeros-naturales-en-rectas-num%C3%A9ricas


    • Zenbakiak konparatu eta ordenatu:

    • Bikoitiak eta bakoitiak (pares e impares):


    MUSIKA

    Musikari ere bere tartetxoa eskainiko diogu.

    Gelan, taldeka, MUSIKOGRAMA bat egiten ari ginen baina egoera ikusita etxean banaka egiteko eskatuko dizuet.

    4 saiotan banatu dut lana, astero saio bat egin beharko duzue eta 4. saioa grabaketa egiteko utziko dugu. Behin grabaketa egindakoan emailez bidali beharko didazue.

    Classroom-etik bidali dugu 1.saioan egin beharrekoak.

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina