Lanerako prest? Animo eta jarraitu horrela!
GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 24):
ZUZENKETAK
Buruzko kalkulua:
- Hemen duzue atzo egindako "buruzko kalkulua" fitxaren zuzenketa.
- Classroom-etik atzo egindako ariketan sartu eta zuzenketa egin.
- Amaitutakoan ENTREGATU tekla sakatu.
Aditzak 2:
- Goizean zehar "aditzak 2" ariketa jasoko duzue zuzenduta.
- Zuen zeregina izango da zuzenketak arretaz begiratzea.
GAZTELANIA:
1. GuiĆ³n: Coco aprende a leer
- Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
- "Coco aprende a leer" testua arretaz irakurri eta KOADERNOAN gidoia idatzi behar duzu.
- Kontutan hartzeko puntuak:
- Gidoiaren egitura
- Presentador/a txertatu
- Koloreak erabili pertsonaiak desberdintzeko.
INGELESA:
1. Germination:
- Classroom bitartez jaso duzu zeregin hau.
- Lehenengo, hazi bat nola hasten den ikusteko bideo bat ikusi.
- Gero, aurreko batean egin zenuten bezela, testuak dagokien irudiekin lotu behar dituzue "copiar" eta "pegar" eginez.
2. Flower dice game:
- Jolasteko unea iritsi da. Oraingoan, lore baten atalak ikasteko aproposa den jolas bat proposatzen dizuegu.
- Jarraibideak arretaz irakurri eta, jolastu!!
PLASTIKA:
1. Museo bat bisitatu:
- Zeregin hau classroom bitartez jasoko duzue.
- Hasteko, bertan agertzen zaizuen link-a klikatuz, Guggenheim museoa bisitatuko duzu.
- Bertan ikusiko dituzuen artelanak ikusi ondoren, galdera batzuk erantzun beharko dituzue.
- Amaitutakoan, erantzunak errepasatu eta ENTREGATU tekla sakatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina