Lanerako prest gaur ere? Animo, astearen erdialdera iritsi gara eta!
Gogoratu, edozein zalantza baduzue lasai galdetu dezakezuela.
OHARRA: Hasiera batean galdetegia asteazkenean bidali bagenuen ere (zubia), hemendik aurrera aste AMAIERAN bidaliko diegu zuen gurasoei. Adierazi iezaiozue, mesedez.
GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK 25):
ZUZENKETAK
Germination
-Classroom-etik atzo egindako ariketan sartu:
- Erruak badituzu, zuzendu eta ENTREGATU-ri eman.
- Dena ondo egin baduzu, ENTREGATU-ri eman.
EUSKARA
1. Ahozko ulermena: Zer ikusten da hoteletik?
- Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
- Bertan daude audioa eta galderak.
- Grabaketa entzun ahal izateko, goian dagoen link-a klikatu behar duzue.
- Behin galderak erantzun dituzuela BIDALI botoiari sakatu eta ondoren ikusi erantzun zuzenak zeintzuk diren.
GAZTELANIA
1. Atzo idatzitako gidoia ordenagailura pasatu.
- Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
- Gidoia idazteko txantiloia bete:
- Gogoratu pertsonaia bakoitza dokumentuko ilara batean idatzi behar duzula.
- Lana amaitutakoan errepasatu eta entregatu.
INGURUNEA
1. Google aurkezpen bat prestatu: Nire aldaketen aurkezpena
- Classroom-etik jasoko duzu zerein hau.
- Google aurkezpen bat egin behar duzu orain arte izan dituzun aldaketak azalduz argazkien bidez. (aldaketa fisikoak edo bestelakoak izan daitezke, irakurtzen ikasi adibidez.)
- Aurkezpenak ondorengo egitura izan behar du:
- Azala
- Sarrera
- Aldaketa bakoitza diapositiba batean.
- Amaiera
- Zure argazkiak Ikastolan badituzu edo etxean lortzerik ez baduzu, lasai egon. Nahiz eta zure argazkiak ez izan, internet bidez ere lortu ditzakezu aldaketa horiek ikusten diren argazkiren bat.
GORPUTZ HEZKUNTZA
- Hasteko, berotzeko honako MUGIKORTASUN ARIKETAK egin ditzakezue.
- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zaren bi aste hauetan:
- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue gorputza lasaitu eta bere onera etortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina