2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz? Ikusi dugu ongi ari zaretela lanean. 

Oso garrantzitsua da egunean bidalitako zeregin guztiak egunean bertan egitea, lan hauek ez pilatzeko. 

Konturatu gara ikasle batzuei classroom-etik ENTREGATU tekla sakatzea falta zaizuela. Beraz, ez ezazue ahaztu, oso garrantzitsua da eta. 

Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK17):


Ingelesa:

1. Ahozko ulermena: Story: The little seed. 

Entzun beharreko grabaketa Ekigunean aurkitu dezakezue (ingeleseko arloa, 4.unitatea, 7.jarduera).


Classroom-etik bidalitako dokumentuan, marrazki bakoitzaren azpian dagokion testua itsatsi behar duzue. Aukeratu behar dituzuen testu hauek marrazkien azpian daude, eta, "copiar" edo "pegar" egin dezakezute. 


Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu.

Ingurunea:

1. "Gorputza zaintzeko aholkuak" taula:

Lan hau egiteko, atzo bidali genuen "gorputza zaintzeko aholkuak" testua beharko duzue. 

Testu hau aurrean duzuela, classroom-etik bidalitako dokumentuko taula bete beharko duzue. 

Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu. 

Matematika:

1. Krosisa eta ibilbidearen deskribapena.

Classroom-etik bidali dugun dokumentuan Bilboko metroko plano bat duzu. Bertan, egin beharreko ibilbidea azaltzen zaizu. 

Lehenengo, egizu ibilbidearen krokisa KOADERNOAN.

Gero, idatzi ibilbidearen deskribapena CLASSROOM-eko dokumentuan, bertan adierazten zaizun tokian.

Lana amaitzean, ENTREGATU teklari sakatu. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina