2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz zaudete? 

Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. Gaur egiten dituzuen lanak guri entregatu beharko dizkiguzue eta guk biharko egunean bidaliko ditugu zuzenduta. 

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK16):


GAZTELANIA:

1. Ahozko ulermena: Pedro Duque

Zeregin hau "classroom"-etik bidali dugu eta emailetik ere sartu zaitezke. Bertan daude audioa eta galderak. Grabaketa entzun ahal izateko, goian dagoen link-a klikatu behar duzue. 

Behin galderak erantzun dituzuela "enviar" sakatu eta ondoren, "ver respuestas" botoiari sakatu erantzun zuzenak jakiteko. 


2. Descripción de un lugar:

Zeregin hau ere, "classroom" bidez bidali dugu. Dokumentua zabaldu, bertan idatzi eta amaitzean, "entregatu" sakatu. 

INGURUNEA:

1. Google aurkezpena "Gorputza zaindu"

Hemen behean duzuen testua irakurri eta google aurkezpen bat prestatu beharko duzue. 





























Aurkezpenak ondorengo egitura izan behar du:

- Portada
- Sarrera
- Argazkiko atal bakoitzeko diapositiba bat,
- Amaiera

Lana amaitzean, ez ahaztu gurekin partekatzen. 


Edozein zalantza izanez gero, email bidez gurekin harremanetan jartzeko ordutegia hauxe da: 9:00-11:00

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina