2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA

Egun on!

Zer moduz doa astea? Ikusi ditugu zuen lanak eta orokorrean oso ondo moldatzen ari zaretela ikusten dugu. 

Ingurunean egindako aurkezpenak oso ondo daude eta deskribapenetan ere ondo moldatu zaretela ikusi dugu. 

Gaurko egunean zehar deskribapenen zuzenketak bidaliko ditugu, eta zuen zeregina izango da hauek zuzentzea. 

Gogoratu, mesedez, oso garrantzitsua dela egunean bidalitako zeregin guztiak egunean bertan egitea, lan hauek ez pilatzeko. 

Atzoko egunean ere, hainbat ikaslek ez zenuten classroom-etik ENTREGATU tekla sakatu. 

Gainera, classroom-etik bidali ez ditugun lanak PARTEKATU egin behar dituzue, inguruneako aurkezpena adibidez. 

Beraz, gaurkoan ez ezazue ahaztu, oso garrantzitsua da eta. 

Hona hemen gaur egin behar dituzuen zereginak. 

GAURKO ZEREGINAK (MARTXOAK18):


ZUZENKETAK

  • Deskribapenen zuzenketak goizean zehar bidaliko ditugu. 
  • Hauek Classroom bitartez iritsiko zaizkizue. 
  • Zuzendu beharrekoa identifikatu, zuzendu, errepasatu eta ENTREGATU-ri eman.
EUSKERA:

1.  Ipuina: korapiloa asmatu


  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau. 
  • Hasteko, ipuina arretaz irakurri eta bertan agertzen diren irudiak arretaz begiratu. 
  • Ondoren, irudiek kontatzen dutenaren arabera korapiloa osatu.
  • Azkenik, errepasoa egin ondoren, ENTREGATU tekla sakatu.

2. Aditza

  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
  • Zeregin honetan 3 ariketa daude, joan banaka arretaz irakurtzen eta egiten. 
  • Azkenik, errepasoa egin ondoren, ENTREGATU tekla sakatu.
ENGLISH

1. Story: The little seed

  • Classroom-etik jasoko duzu zeregin hau.
  • Dokumentu honetan, atzoko ariketa zuzenduta agertzen da. Zuen zeregina, ingleseko koadernoan irudiak eta dagokion testua kopiatzea izango da. 
2. Vocabulary errepasatu

  • Koadernoa edo Ekigunea erabili dezakezue horretarako. 

PLASTIKA

1. Marrazki bat pausoz-pauso osatu. 

Horretarako, ondorengo irudiak jarraitu ditzakezue. Edo nahiago baduzue, beste batzuk aurkitu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina